SOCIEDAD
Más OPE en Navarra: 266 plazas de Salud, 107 de apoyo educativo, 46 de bombero...
85 urtekoei omenaldia Zubietan
Zubietako Udalak, urtero bezala, aurten 85 urte bete edo beteko dituzten herritarrei omenaldi xume bat egin zien Ama Birjinaren Egunean. Aurten Juan Elizalde eta Mertxe Arbelaiz izan dira omenduak. Udaleko ordezkariek lore sorta eta zapi bana oparitu zizkieten bi herritarrei eta joaldun eta txistulariek girotu zuten ekitaldia. Festetan plazan egiten den arren, aurten koronabirusarengatik etxeko atarian egin dute.