Labiaga ikastolako patioan 200 metro koadroko estalkia egin dute. Biltegi eta komun baterako espazioak ere baditu. Mugara Arkitektoak estudioko Ander Rodriguez Korta beratarrak egin du diseinua. Abenduaren 2an, Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan, ekitaldi batzuk antolatu ditu ikastolak patioan estalpe berria aurkezteko. Arratsaldean ikasleen emanaldiak izanen dituzte eta 18:00etan Pottoka kantariaren kontzertua.