Baztango Artisauak eta Baztango Zaporeak elkarteek antolatuta azoka izan zen atzo Elizondoko Foruen Plazan. Gaur ere errepikatuko dute. Atzokoan, Euskararen Nazioarteko Egunaren harira ohikoa ez den salmahai bat ere jarri zuten AEK-ko kideek, izan ere, heldu den urtean eginen den Korrikaren materiala salgai jarri zuten.