Aspaldiko partez, berriz Nekazalpunk jaialdiaz gozatzeko aukera izan zen larunbatean Elizondon. Goizean artisau azoka izan zen eta bestetan egiten den animalien erabilera aztertzen zuen dokumentala proiektatu zuten. Banatzaile alternatiboak ere izan ziren arratsaldez, eta batez ere musika izan zen protagonista. Eguerdian eta 70 lagun inguru elkartu ziren bazkariaren ondotik musika lasaiagoa izan bazen ere, arratsalde eta gauean batez ere punka nabarmendu zen. Guztira ia 20 taldek hartu zuten parte egun osoan zehar.