Baztango Udalak eta Baztango Talde Ekosozialak antolatuta Natura Gure Esku liburua aurkeztu zuen herenegun Aiora Zabalak. Inguratzen gaituenetik abiatuta, ingurumenari buruzko gogoetan barneratzen du irakurlea Zabalak. Buruz buru ditugun ingurumen erronken aitzinean gogoeta egitera eta aldatzeko ekintzak egitera animatuz. Gogoeta egin eta erabaki kontzienteak hartzeko baliagarria da liburua.