Trebakuntza-saioarekin ederki hasi da Borborraldia
40 bat euskaltzalek parte hartu dute Amelia Barquinek herenegun emandako bi saioetan
Amelia Barquin Mondragon Unibertsitateko irakasleak eskainitako trebakuntza-saioarekin eman zaio hasiera Borborraldiari. Asteazken goizean, Lesakan, 15en bat eragile instituzionalek parte hartu dute Lesakan egindako saioan, eta arratsaldez Beran 25 herritar eta gizarte eragile izan dira saioan. Euskara harrera-hizkuntza trebakuntzan kulturartekotasuna, euskara, generoa, klasea eta jatorria izan ditu mintzagai Barquinek. Gogoeta eragiteko saioak izan dira, eta gurera kanpotik bizitzera etorri direnei, eta bereziki haien seme-alabei egiten diegun harreraz, eta hizkuntzak harrera horretan duen lekuaz hausnartzeko balio izan du saioak.
Borborraldiak maiatzaren 6a bitarte iraunen du, eta programa zabal baten lehenbiziko ekitaldia izan da trebakuntza-saio hau. Aste honetan berean herriz herri ibiliko den erakusketa ikusi ahal izanen da, lan-munduan eragiteko gogoeta proposatzen duena. Asteburu honetan, apirilaren 22 eta 23an Lesakan ikusi ahal izanen da erakusketa; hurrengo asteburuan, berriz, 28an Arantzan egonen da, 29an Igantzin eta 30ean Etxalarren; eta hondarreko asteburuan, maiatzaren 5 eta 6an Beran egonen da.
Heldu den astean zehar ere gurasoekin topaketak eginen dira ikastetxe guztietan. Bortzirietako Gazte Euskaltzaleen Topaketa eginen dute apirilaren 29an Igantzin eta maiatzaren 6an akabaila besta Beran.
Temas
Más en Navarra
-
Fiestas de la Txantrea: el txupinazo de las bodas de brillantes
-
La polémica por las txoznas de la Txantrea se cuela en el txupinazo
-
Ni Gobierno ni Ayuntamiento de Tudela barajan buscar un lugar alternativo a Las Norias para el Día del Ángel
-
Tafalla se llenará de actividades durante el mes de mayo con la ‘Primavera del Euskera’