Eskola ttikiek ederki ospatu dute haien besta eguna
Urdazubi, Zugarramurdi eta Baztango eskola ttikiek haien besta ospatu zuten atzo Almandozen. Lehenengo aldiz larunbatarekin ospatu zuten
Urdazubi, Zugarramurdi eta Baztango eskola ttikiek haien besta ospatu zuten atzo Almandozen. Iruritari erreleboa hartuta, aurten lehenengo aldiz ospatu da herri honetan.
2008an hasi zen besta honek, helburu berdina izaten jarraitzen du: herri desberdinetako familiak elkartzea, sareak sendotu eta harremanak bultzatzeko. Aurtengoan, hala ere, aldaketa bat izan da. Izan ere, besta eguna larunbatera pasatzea erabaki zuten antolatzaileek, igandean Nafarroa Oinez ospatzen baita.
Goizeko 10.00etarako zuten paratua hitzordua eta hala, eskola aitzinean elkartuta, harrera ekitaldia burutu zuten. 10.30etan, mendi ibilbideei hasiera eman zitzaien. Ttikienek 2,2 kilometroko itzulia eman zuten eta koxkorrek 6,5 kilometrokoa. Modu honetan, parte hartzaile guztiak Almandoz inguruko toki eta paraje politetatik barrena ibili ziren bi ordu inguruz. Bueltan, frontoian elkartu ziren, pintxo batzuk jan eta hala nahi zutenek aurpegia margotu ahal izateko.
Beranduago, Ainara Unanuak ipuin kontaketa saioa eskaini zuen. Eguerdiko 14.00etan bazkalordua heldu z en eta arratsaldean zozketa batzuk, puzgarriak, jokoak, eta Hauspolarien eskutik musika izan ziren.
Temas
Más en Navarra
-
La 'Cereza de Milagro', mucho más que una marca
-
Ocho localidades del Camino de Santiago acogerán más de una veintena de actividades este verano
-
Cómo aparcar en San Fermín 2025 en Pamplona: zona naranja las 24 horas del 5 al 14 de julio
-
El Plan del II Ensanche de Pamplona: 591 viviendas (50% de VPO), 2.500 plazas de aparcamiento, menos coches en Baja Navarra...