elizondo. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra burutuko den Euskaraldia antolatu eta dinamizatzen ari dira Baztanen, eta horren harira, atzo Elizondon mural bat margotu zuten. Herri eta eragile desberdinetako ordezkariek auzolanean margotu zuten murala. Bertzalde, asteazkenean, urriaren 24ean 19.00etan, Biziprest, euskaraldiaren inguruko saio praktikoa burutuko da Elizondon, Arizkunenean. Bertan Belarriprest eta Ahobizien arteko elkarbizitza landuko da eta Euskaraldian izena emateko aukera ere izanen da. - F.A.G