NARBARTE - San Andres Egunaren harira, ekitaldiak antolatu dituzte Narbarten. Ortziralean 11.00etako mezarekin abiatuko dute eguna eta mezondoan hamaiketakoa dastatzeko aukera izanen dute. Arratsaldean, berriz, hotzari aitzin hartzeko txokolate beroa eskainiko dute, herriko plazan.

Biharamunean ospakizunekin segiko dute. Larunbatean 11.30ean herriko ttikiendako ipuin-kontaketa izanen da. Ameli eta Xirrikituen jostunek kontalarien eskutik irudimenak martxan jartzeko aukera izanen dute.

14.00etan bazkaria izanen dute trinketean. Bazkalondoan, Hauspolariek taldearen musikak girotuko du herria. Bazkari-txartelak eskuratzeko azken eguna azaroaren 25a bazen ere, oraindik orain eskura daitezke 5 euro gehiago ordainduta (30 euro). Herriko gazteren batekin harremanetan jarriz eman dezakete izena. - A.A.A.