elizondo. Baztango Lasterkari Taldeak antolatutako 10. San Silbestre lasterketa burutu zen urtezahar egunean Elizondon. 310 partehartzaile izan zituen guztira, 130 haur eta 180 heldu. Lehenbizi haurrak aritu ziren, adinaren araberako ibilbide desberdinak eginez. Gero, helduen txanda izan zen. Gizonezkoetan Iñaki Mihura izan zen nagusi, Alberto Barberena eta Unai Barazabalen aitzinetik. Emakumezkoetan, Monica Lanak irabazi zuen, eta Estitxu Arraztoa eta Itziar Etxeberria helmugaratu ziren ondotik. F.A.G./Argazkia: Ondikol