elizondo. Heldu den uztailaren 24tik 28ra ospatuko dira aurtengo Santio bestak Elizondon. Data urrun ikusi arren, konturatu orduko ailegatuko dira, eta lehenagotik bestetako egitaraua prestatu behar da, bertzeak bertze. Denborarekin hastea komeni denez, joan zen ortziralean, bestetako batzordea elkartu zen lehenbiziko aldiz. Jada lanean hasi badira ere, batzordean parte hartu nahi duen boluntariorik balego, ateak zabalik dituzte eta ideia eta laguntza oro ongi etorria izanen dela argi utzi nahi izan dute. F.A.G./Argazkia: Ondikol