irurita - Baztan-Errekako XIX. Paxaka txapelketa azken txanpan sartu da. Aurten bortz hirukote ari dira parte hartzen, eta horietatik bat, Ioritz Zelaieta, Aimar Saldias eta Ugutz Zelaietak osaturiko Oizko taldea, finalerdietatik kanpo gelditu da. Ligaxkako lehenbiziko sailkatuak, Manu Irigoien, Xabier Mihura eta Joxe Mari Salaburu, laugarren sailkatuen aurka, Mikel Mindegia, Egoitz Prim eta Miguel Angel Iñarrearen aukra ariko dira, bihar, ortzirala, 21.00etan. Ondotik, 22.00etan bigarren sailkatuak Xabier Barberena, Iñaki Etxandi eta Kaiet Itoiz, hirugarrenen aurka, Gorka Urtasun, Juan Mari Maia eta Joxe Itoizen aurka ariko dira, bigarren finalerdian. Biharko finalerdien ondotik, otsailaren 23an, 3. eta 4. posturako lehia eta final handia jokatuko. Partidu guztiak, Iruritako Aranabia pilotalekuan. - F.A.G.