lesaka - Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak Emakumeen Egunaren harira urtero antolatzen duen Bortzirietako Emakumeen Mendi Itzuliaren hamargarren edizioa Lesakan eginen dute aurten. Igandean09.00etan abiatuko dira emakume mendizaleak plazatik Frain aldera eta 13.00etan elkarretaratzea eginen dute leku berean, mendi buelta bukatuta. Parte-hartzaileei salda emanen zaie. Gero, bazkaria izanen dute Kasinon.

Bezperan, martxoaren 9an, Frida, naturaleza viva filma (frantsez, azpitutuluekin) eskainiko dute Berako Beralandetan 19.00etan. Ondotik, Ana Beaumonten (psikologoa, UPNAko hezitzailea eta generoan aditua) eskutik solasaldia izanen dute.

Bertzetik, Lesakako Emakume Taldeak ere hainbat ekitaldi antolatu ditu gaurko. GauerdianAkelarrea hastekoa zuten Zarandiatik abiatuta. 09.00etan herri kalejira, plazatik abiatuta 12.00etan emakatea Koskontako bidean eta 13.30ean herri bazkaria Arrano elkartean. Elizondoko manifestaziora eta ra autobusa aterako da 16.30ean eta 21.30ean Akelarre bukaera plazan.

BERA Heteropatriarkatu kapitalistari planto egiteko deia eginez, gaurko greba deialdiarekin bat egin du Goldatz Berako emakume talde feministak.Horrekin batera, hainbat ekitaldi prestatu ditu. 09.30ean ernatze feminista eginen dute herrian barna. 10.30ean lila jokoak antolatu dituzte Merkatu Plazan eta 12.00etan emakatea eginen dute Altzateko plazatik hasita. 13.00etan bazkari feminista autogestionatua eginen dute Merkatu Plazan. Arratsaldean, Elizondora autobusa antolatu dute.

DONEZTEBE Ortziralean, 10.00etan ernatze feminista izanen da. 11.30ean, berriz, eskola ondoko biribilgunean bilduko dira eta 12.00etan emakatea eta herrian barna itzulia eginen dituzte. 13.00etan Herrigunean bazkari autogestionatua izanen da eta ondotik jokoez gozatzeko eta eztabaidetan parte hartzeko aukera izanen dute. 18.30ean Firin Farandula Malerrekako antzerki taldearen emanaldia zineman.

Larunbatean Mendi Abesbatzek (nagusiak eta ttikiak) elizako plazan emanaldia eskainiko dute, 19.00etan. Ondotik, poteo morea

Igandean, berriz, Carmen y Lola filma pantailaratuko dute zineman 18.30ean.