bortziriak - Zahartze aktibo eta osasungarria Nafarroan izenburupean jardun aldia antolatu zuen Nafarroako Gobernuak asteartean Iruñeko Baluarte jauregian. 300 lagunek eman zuten izena eta hainbat jarduera eta proiektu aurkeztu zituzten. Horien artean, jardunbide egokitzat aurkeztu zuten Bortzirietako jubilotekaren berri eman zuen Edurne Garro Dozagaratek, zerbitzuaren bultzatzaileetako batek. - A.A.A.