irurita - Iruritako herriak, Iruritako Mendi Duatloia antolatu du bigarren aldiz, Iruritako Gazteen eta Baztango Udalaren babesarekin. Larunbatean izanen da hitzordua. 10,5 kilometro lasterka (450 metroko desnibela) eta 20 kilometro mendi bizikletan (800 metroko desnibela) egin beharko dituzte kirolariek. Bakarka 26 lagunek eta bikoteka 178 lagunek eman dute izena. 7.30etik 8.30era dortsalak banatuko dituzte gizarte bilgunean eta 9.00etan abiatuko da proba. Hau akituta, sari banaketaren ondotik, parte hartzaile eta laguntzaileendako paellada izanen da. Arratsaldean, haurrendako traila eta Iruritako trinkete txapelketako partiduak izanen dituzte, eguna borobiltzeko. - F.A.G.