ELizondo - Euskara eta aisialdia uztartuz, aurten ere udako jostaldiak eskuaraz antolatu ditu Baztango Udaleko Euskara Zerbitzuak 3 eta 12 urte bitarteko haur eta gaztetxoendako. Abuztuaren 5etik 30era burutuko dira udako jostaldiak, goizez, 10.00etatik 13.00etara.

Jokoak, eskulanak, parekidetasunean hazteko jolasak, tailerrak (birziklatzea, buztina, an-tzerkia?), ateraldiak edota kirola izanen dira egunerokoaren ardatza. Tarte horietan denetarik egiteko aukera izanen dute neska-mutikoek, eta hori guztia euskaraz. Izan ere, ekimen honen helburuak, udako aisialdiaz gozatzea, euskaraz jolastea, Baztango haurren arteko harremanak euskaraz bultza-tzea, Baztango kultura eta natura ezagutzea, haurren garapen pertsonala lan-tzea eta ingurumenarekiko jarrera positiboak sustatzea da.

Bi taldetan banatuko dira parte hartzaileak, Haur Hezkuntzakoak Elizondoko Lanbide Eskolan elkartuko dira eta Lehen Hezkuntzakoak Baztandarren Biltzarraren egoitzan, aipatu bezala, astelehenetik ortziralera, 10.00etatik 13.00etara.

IZEN EMATEA Maiatzaren 27tik 31ra irekiko da izena emateko epea. Interesa dutenek Dindaia Fundaziora dei dezakete, 619 166 138ra, 10.00etatik 13.00etara, www.dindaia.eus webgunearen bidez ere egin daiteke. Baztanen erroldatutakoek astebeteko txanda 35 euro ordaindu beharko dute, kasu honetan, baita familia ugariek ere; bi asteko txanda 70 euro (60 euro familia ugariek); hiru astekoa 105 euro (85 euro familia ugariek) eta lau asteko txanda 140 euro (110 euro familia ugariek). Baztanen erroldatuta ez daudenek asteko 55 euro ordaindu beharko dituzte. Lehentasuna lau aste egiten dutenek eta Baztanen erroldatutakoek izanen dute. - F.A.G.