elizondo - Amaia Cordoba piano-jotzaile erratzuarrak, Ion Irazoki txistulari beratarrak eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoan kontzertinoa den Yorrick Troman bibolin-jotzaileak ganbara kontzertua eskainiko dute gaur, larunbata, 20.00etan, Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean.

Euskal errepertorioa eskainiko dute batik bat: Kontrapasa (Jose Olaizola), Txoriak: Urretxindorra, Zozoa, Txantxangorria, Kukua (Aita Hilarioa Olazaran, Lorenzo Ondarraren moldaketarekin), Eztai taldea (Aita Donostia, Lorenzo Ondarraren moldaketarekin), Agur Maria (Jose Olaizola), Poupée valsante (Fritz Kreisler), Le basque et la biscayenne (Marin Marais), Hiru ataletako alborada: Kontrapasa, Ortzikoa, Idiarena (Eduardo Gorosarri, Ramon Lazkanoren moldaketarekin) eta Hiru Dantza: Euskal Dantza, Petit André Danse, Sagar Dantza (Aita Donostia, Lorenzo Ondarraren moldaketarekin). - F.A.G.