elizondo. Udako Euskal Unibertsitateak antolaturiko ikastaroen baitan, Eibarren Nazio Markagintzari buruzkoan Joseba Otondo Baztango alkateak parte hartu du. Duela hilabete batzuk sortutako Arras Baztan markari buruzko azalpenak eman zituen. Otondoren ekarpena markagintza eta lurralde garapenari buruzkoa izan zen, hori baita Arras Baztan markaren eta fundazioaren bereizgarria bertze marken ondoan. F.A.G./Argazkia: utzitakoa