LESAKA - Tantirumairu ikastolak, ohitura osasuntsuak sustatu eta bidenabar, sortzen diren auto-pilaketak saihesteko asmoz, Ttirriki-ttarraka egitasmoa abiatu zuen joan den ikasturte bukaeran eta segida eman dio hasi berri denean, goizero ikastolara ahalik eta ikasle gehien oinez hurbiltzeko xedearekin. Horretarako bi ibilbide egiten dituzte. Orain, egitasmoa indartzeko kanta bat sortu dute, Bortzirietako Bertso eskolaren eta Lesakako zenbait musikariren laguntzaz

Kantaren aurkezpenaz gain, bideoklip lehiaketa antolatu dute. Kanta hori oinarri duen bideoa sortu ondotik, Youtube edo Vimeora igo beharko dute. Gero, lotura ondoko helbidera bidali behar dute: idazkaritza@tantirumairu.eus. Lanak irailaren 30era arte bidali ahal dituzte. Irabazleak 300 euroko saria jasoko du eta 16 urte arteko bideoklip onenak Irrisarrilanderako Baxiko Natura sarrera (sei lagunendako). - A.A.A.