BERA - Julen Zelaieta beratarrak irabazi du 28. Lazkao Txiki Bertso paper lehiaketa. Ordiziako Argi berri elkarteak, Udalaren laguntzaz antolaturiko lehiaketan, lehen saria eskuratu du beratarrak, Zor nizun hainbeste lanarekin. Berako bertsolariaren ondotik, bigarren Errenteriako Aitor Albistur izan da, Per secula seculorum sortarekin eta hirugarrena Oiartzungo Karmele Mitxelena, Bikoitza lanarekin. Zelaietak, Antton Mendizabal eskulturgileak egindako Txikia oroigarria eta 500 euro jaso zituen saritzat. Sarituriko lanean, gertaera erreal bat oinarri hartuta, eutanasiaren gaia jorratu du Zelaietak. Igandean banatu ziren sariak Ordizian. - A.A.A.