elizondo - Bakearen eta Bizikidetzaren aldeko liburutegien haur eta gazteei kultura aniztasunaren aberastasuna erakusteko helburua aintzat hartuta, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zerbitzuak eta Kultura eta Kirol Departamentuko Liburutegien Zerbi-tzuak antolaturiko ekintzen artean, gaur Baztango Liburutegian 1,2,3... UBUNTU! izeneko tailerra eskainiko du Izaskun Mujikak 17.00etan. 5 eta 9 urte bitarteko haurrei dago bideratua dago ordu beteko iraupena izanen duen tailerra, zeinak giza eskubideak eta aniztasuna lantzeko helburua duen. Bi zatitan banatua egonen da, lehenenbizikoan, giza, familia eta kultur aniztasuna jorratzen duten ipuinak kontatuko ditu Mujikak, eta bigarrenean, hiru dimentsioko panpina bat eginen dute parte hartzaileek. Taldeka gorputz atal desberdinak eginen dituzte, bukaeran gorputz atal guztiak elkartuz. Bakoitzak bere erara jan-tzi ahal izanen du sortutako panpina, material ezberdinak erabiliz. Era horretara panpina ezberdina, berezia eta ani-tza izanen da, pertsona oro garen bezalakoak. Bukatzeko, liburutegian toki bat aurkitu beharko diote Ubuntu panpinari, bertan utziko baitute. Tailer honen izenaren jatorria Hegoafrikan dago, Ubuntuk izan ere, bertako hizkuntzan “ni naiz, guztiok garelako” erran nahi du. - F.A.G.