irurita - Azaroa hasieran abiatu zen aurtengo Baztan-Errekako XX. Paxaka txapelketa. Bortz hirukotek abiatu zuten, eta hilabete batez denak denen aurka lehiatu dira lehenbiziko fasean. Azken partiduk oazken tantora arte lehia estua izan da, eta jardunaldi guztiak jokatuta sailkapenak argi erakusten du bortz taldeen artean izandako oreka. I.Zelaieta - A.Saldias - I. Bereau Oizko hirukotea sailakau da lehen postuan, 8 punturekin; M. Irigoen- M. Mindegia - J.Mª Salaburuk 6 lortu dituzte, bigarren postuan sailkatuz; puntu kopuru berarekin, hirugarren postuan G. Urtasun - J.Mª Maia - K. Itoitz sailkatu dira; eta finalerdietara sailkatutako azken hirukoa O.Urrutia - E. Prim - M.A. Iñarrea izan da, 5 punturekin. Bortzgarren postuan, beraz, txapelketatik kanporatuta, bortz punturekin ere, X.Barberena-G.Etxenike-M.Sagasetak osaturiko taldea gelditu da.

Heldu den igandean, abenduaren 15ean, jokatuko dituzte paxaka txapelketako finalerdiak Iruritako Aranabia pilotalekuan. 16.30ean jokatuko da lehenbiziko finalerdia, Mikel Mindegia - Manu Irigoien - Joxe Mª Salaburu eta Gorka Urtasun - Juan Mª Maia - Kaiet Itoizen artean; 17 .30ean, bigarren finalerdian lehiatuko dira Ioritz Zelaieta - Aimar Saldias - Iker Bereau alde batetik eta Oscar Urrutia - Egoitz Prim - Miguel A. Iñarrea bertzetik. - F.A.G.