arizkun - Azken bi hamarkadetan berreskuratutako Gizakunde besta ospatuko da aurten ere, heldu den otsailaren 8an, ohitura den bezala, Arizkun eta Erratzu artean. Horren harira, gaur, parte hartu nahi duen ororendako bilera irekia deitu dute Arizkungo Gamioxarrean 20.00etan. Bertan, Gizakunde egunari begirakoak antolatzen hasiko dira, mozorro tailerrak eta dantzak bertzeak bertze. - F.A.G.