lesaka. Neguko eguraldi ederrarekin, jende-tza bildu zen igandean Endara auzoan San Anton eguna ospatzera. Izen bereko baselizan mezak izan ziren orduero eta erromeri giroa Ola-Berri jatetxeko atarian. Bortzirietatik ez ezik, Gipuzkoa aldetik ere jende aunitz elkartu zen. Beti Gazte elkarteak ibilaldi arautua ere egin zuen plazatik San Antonera eta Beti Gazte lasterkako kideek entrenamendu gisara ere egin zuten joan-etorria. Argazkia: A.A.A.