elizondo - Martxoaren 29tik abenduaren 3ra bitartean, Pirinio Bizirik Hezkuntza Sareak Pirinioen DNA aztertuko du, mendikatearen ondare naturalaren eta kulturalaren hainbat ikuspegi biltzen dituen Piribusak, erakusketa hartzen duen autobusak 72 metro karratuko erakusketa izanen du bere gain. Piribusa 20 hilabetez, 32 etapa eta 6.000 kilometroko ibilbidea eginen du aipaturiko erakusketak, eta lehenbiziko geldialdia Bertizen izanen du, martxoaren 29tik apirilaren 12ra.

Pirinioen bi aldetako 60 erakunde baino gehiagok osatzen duten Pirinioak Bizirik Hezkuntza Sareak bulkaturiko proiektua jendarteari aurkezteko bilerak izanen dira gaur Donezteben, 19.00etan Santa Luzia 5 behean, eta Elizondon, 19.30ean Arizkunenean. Proiektu eta erakusketaren aurkezpenaz gain, jarduera osagarriak ere mahai gaineratuko dituzte eta erakusketarako gonbidapenak banatu. - F.A.G.