Indibidualki zein kolektiboki ezbeharrak gainditzeko jarraibideak emateko helburuarekin, uda honetan erresilientziari buruzko tailerrak antolatu dira Nafarroako 24 liburutegitan, tartean Baztango Liburutegian, Elizondon. Harremanetako Departamentuaren barneko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak covid-19aren pandemiak sorturiko gizarte-testuinguruan antolatu dituzte ikastaro hauek. Baztango Liburutegiaren kasuan, bihar izanen da hitzordua, 11.00etan, eta 5 eta 9 urte bitarteko haurrei bideratutako Lucky Bamboo, Territorio depende izeneko tailerra burutuko da. Ordubeteko saioa izanen da eta tailer batek eta narrazio batek osatuko dute. Plaza mugatuak izanen dira.