Francisco Joaquin Iriarte adinekoen egoitzaren alde egiten den San Anton eguneko zozketako lehenbiziko bi sarien jabeak agertu dira dagoeneko. Lehenbiziko saria, aratzea, Esarte harategian saldua, bertako nagusiak Javier Pinak (argazkian) erosi zuen; bigarren saria, berriz, zerri eder bat, adinekoen egoitzako langileei egokitu zaie. Bi bildotsen (4841) eta magraren (4403) saridunak agertzea falta da.