1856. urteko Mugetako Itunean xedatutakoaren arabera, Baztango Udala urtero bezala Nafarroa Beherea eta Lapurdiko herri mugakideekin dituen mugarriak berrikusten hasi zen astelehenean. Sara, Senpere eta Ainhoako udaletako ordezkariekin batera elkartu zen Baztango Udaleko ordezkaritza bat, tokian toki. Asteartean berrikusketarekin jarraituko dute, Itsasu, Ezpeleta eta Bidarrairekiko mugarriak bisitatuz, eta ortzegunean akituko dute urteroko lana, Baigorri, Banka, Aldude eta Urepelekiko mugarriak berrikusiz. Sararekiko bereizketa egiten duen 56. mugarrian hasita, Urepelekikoa bereizten duen 140.erainoko mugarriek osatzen dute Baztanen iparralderekin duen lerroa.