SUCESOS
Herido grave un motorista que se sale de la vía en Baztan (N-121-B) y choca con un talud
Bi eguneko mendi ateraldia antolatu du Erreka elkarteak asteburuan
Aurten bigarren aldiz, bi eguneko mendi ateraldia antolatu du Erreka Elkarteak. Malerrekako mendietan eginen da, uztailaren 17an eta 18an. Parte hartu nahi duenak gaur izanen du izen emateko azken eguna Titi Ostatuan. Larunbatean Doneztebetik atera eta Labeaga, Uztakorta, Gorostieta, Otxola eta Basakabi ibilbidea eginen dute. Basakabin afaldu, lo eginen eta biharamunean, bertze bazter hauetan ibiliko dira: Basakabi, Iruñarri, Sorginzelai, Loizate, Ekaitza eta Mendaur, Doneztebera itzultzeko.