Síguenos en redes sociales:

Baztan-Bidasoko XXVI. Bertso-paper lehiaketa abian da

Lanak maiatzaren 17a baino lehen aurkeztu behar dira Berako kultur etxean

BAZTAN-BIDASOa. Berako kultur Batzordeak eta Bortzirietako Bertso eskolak, Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin, hogeita seigarren aldiz Bertso paper lehiaketa antolatu dute.

Lanak Berako kultur etxean aurkeztu behar dira maiatzaren 17a baino lehen, gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz. Parte hartzaileak lau mailatan banatu dituzte: A mailan 10 urte artekoak ariko dira eta bertso bat edo bi kopla osatu beharko dituzte. Sariei dagokienez, lehenbiziko sailkatuak garaikurra eta 50 euro eskuratuko ditu eta bigarrenak 30 euro. B maila, 11 eta 14 urte artekoei zuzendutakoa da eta bi bertso edo lau kopla egin behar dituzte. Lehenbizikoak garaikurra eta 100 euro jasoko ditu saritzat eta bigarrenak 70 euro. 15 eta 18 urte artekoei zuzendutako C mailan lau bertso osatu beharko dituzte guttienez. Laehenbizikoarentzat garaikurra eta 150 euroko saria izanen da eta bigarrenarentzat 120 eurokoa. D mailan, 18 urtetik goitikoak lehiatuko dira eta gutxienez 8 bertso egin beharko dituzte. Bertso-xorta onenarentzat garaikurra eta 200 euroko saria izanen da eta 150 eurokoa bigarrenarentzat.

Bortzirietako bertso eskolako kideek aukeratuko dute epaimahaia. Maiatzaren 31n, izanen da sari banaketa Berako Kultur Etxean 18.00etan.