lesaka - Urtero bezala, aurten ere Musika Bandak kontzertu berezi bat emanen du San Ferminak hasi baino egun batzuk lehenago. Aurten, ortziral arratseko 10etan frontoiaren gibelaldeko aparkalekuan izanen da, Rock Band izenburupean. Hainbat talderen bertsioak eginen dituzte musika bandakoek eta rock taldeetan aritu diren eta ari diren herritarren kolaborazioak ere izanen dituzte. Sarrerak 3 eurotan salgai daude dagoeneko Koxkila, Zialdo. Berako Xuga eta Errekalde, Etxalarko Herriko Ostatuan, Igantziko La Villan eta Arantzako Burladan eta lortzen den diru guztia ANFASendako izanen da. - A.A.A.