LESAKA - Zakozarrak josten ikasteko gizon-emakumeei zuzendutako ikastaro praktikoa eginen dute otsailaren 23an, larunbat eguerdiko 12etan Lesakako Arrano elkartean. Bertan, zakua josten erakutsiko dute, bai inauterietako igandean janzteko asmoa dutenentzat (joan den larunbatean izan zuten bilera), baita egun horretan laguntzeko prest dauden guzientzat ere. Hain zuzen, Arrano elkartetik egun horretarako boluntarioen laguntza eskatu dute, Lesakako inauterietako pertsonaia nagusia behar bezala jantzia atera dadin jende aunitz behar baita. - A.A.A.