BERA. Altzateko bestak ospatu dituzte asteburu honetan, ortziraletik igandera. Ortziralean txupinazoa bota eta goxokiak banatu zituzten, bertso-poteoa izan zuten eta suzko-zenea atera zen. Larunbatan, auzo bazkaria eta haurrendako bizikleta topaketa izan ziren aipagarrienak. Igandean berriz, eguerdian euskal dantzak eta arartsaldean haur jolasak eta hip-hop emanaldia izan zuten, Berako Toki Ona, Labiaga ikastola eta SJB Kidz taldeekin batera, Irungo My dance studio eta Donostiako Showtime aritu dira. Argazkia: utzitakoa