ingarria bai, baina ez da batere harrigarria alkateak hartu duen bidea euskara haur eskoletan are gehiago zokoratzeko, ezta kide duen alderdi sozialistaren jarrera ere. Gai horretan eskutik helduta doaz. Bitartean, ez ote du deus erratekorik Foru Gobernuak? Pentsatzekoa da Geroa Baik dagoenekoz Chiviteri jakinaraziko ziola ez dela onargarria PSNren jarrera. Pentsa-tzekoa, halaber, Bilduk bere iritzia emanen diola lehendakariari, sozialistekin eta Moncloarekin duten giro onaz baliatuta. Pentsa-tzekoa, finean, Euskarabideak ere zerbait eginen duela hiriburuko familia euskaltzaleen eskubideak babesten saiatzeko: iritzi xume bat, ohar labur bat, adierazpen soil bat. Orain, euskararen plan estrategikoaren hotsak entzuten dira. Datozen asteotan horixe izanen dugu hizpide ezker eta eskuin, datozen urteetan euskararen arloan nondik nora joan zehazteko. Betor plana. Baina bitartean ea gauza diren edo garen zen-tzuzko estrategia bat asma-tzeko eta Iruñeko haur eskolen afera -eta bertze zenbait- duintasunez eta, batez ere, epe laburrean, bidera-tzeko. Bertzalde, gaia Europara eraman daiteke, txosten bat igorri Hizkuntza Gutxituen Bulegora (oraindik, halakorik bada), hiriburuan gertatzen ari diren atzerapausoen berri emateko, duela sei urtera bitarteko erasoaldi haietan egiten zen bezala. Ez dakit nori dagokion Europako bidea saiatzea. Lehenago, behin-tzat, edo urte sail luzean, bederen, Nafarroako Euskara Elkargoa arduratu zen horretaz, arras ongi arduratu ere, alderdi juridikoa ere oso txukun landuta, hemengo zenbait epaileren manerak ikusirik. Hura, ordea, duela urte batzuk desagertu zen, gobernu aldaketak betirako iraunen zuelakoan-edo. Orain, ez da gizartean gisa bereko erakunde ospetsurik horrelako lanak egiteko. Beraz, zerbait asmatu beharko da hu-tsune handi hori betetzen saiatze aldera.