ARIBE - Larunbat honetan, otsailak 9, 21. Korrikaren aurkezpen ekitaldia egingo dute Ariben, Aezkoako Junta Etxean. Aurten apirilaren 6an eskualdean barrena pasatuko dela aprobetxatuz, Garraldako AEK-ko Euskaltegiak aurkeztuko ditu datozen astetan antolatutako aktibitateak. Horretarako, argazki proiekzioa, moda desfilea, musika eta dantza izanen da larunbatean, 18etan. Halaber, bihar pintxo-pote bat antolatuko da 19.30etik aurrera Auritz eta Aurizberri herrietan. - P.C.