Síguenos en redes sociales:

Gobernuak kontra egon arren

Askotan zaila egiten zaigu euskarazko irakaskuntza zailtasunekin ez lotzea. Gehiegizko egiturazko arazoak: 0-3 Haur Eskolarik edo/eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxerik gabeko auzoak, modulu aurrefabrikatutako ikastetxeak, masifikazioa, azpiegitura-arazoak, euskarazko materialik ez, hainbat euskarazko testuliburu erabiltzeko debekua, zonifikazioak, kriminalizazio kanpainak, atzoko zein gaurko Hezkuntza Legeen ezarpenak?

Hori guztia horrela izanda ere, hezkuntza-komunitatea bera da euskarazko irakaskuntzak duen aktibo handiena, irakasleak, ikasleak eta gurasoak. Horiei esker dugu euskarazko eredua eredugarri. Bertan profesionaltasunak eta gogoak bat egiten dutelako. Gobernu guztiak kontra egon arren, atzoko zein gaurko Iribas guztiak kontra egon arren. Beraz, gu gurera, gogoa baita berme handiena.