Bai. Nago sinetsi egin dezakedala, hori uste dut behintzat, nire kontraesan guztiekin islatuz, Luther King, Oscar Romero, Casaldiga, Ellakuria, Setien eta Uriarte, Leonardo Boff, Ernesto Cardenal eta Küng-en eliza konprometituan, Francisco eta geure Fernandoren elizan. Aitzol eta Martin Lekuona ere gogoan ditudalarik, nola ez, euskal apaizak, eurak, eta bertako herritarrekin konprometituak, hormetan fusilatuak. Nik uste dut sinets dezakedala, eta horregatik sinesten dudala eta islatzen nauela fedea eta justizia, ebanjelioa eta askapena, erlijioa eta emantzipazioa senidetzen zituen eta gintuen Jesus haren eliza hartan.

Uste dut Jerusalemgo Jesusen eta Nazarethen Eliza horretan sinetsi eta islatu ahal dudala eta naizela. Baina ez boatoetan ikusten ez dudan Jesus batean. Nik oropel horietan ezin dut sinetsi, ez dut sinetsi nahi, ez eta neure burua islatu ere. Sinestun naiz nahi eta behar dut, uste dut Jesusen elizan, gizon eta emakumeon elizan, ezarria eta politikoki zuzena status politikoa eskandalizatzeagatik gurutziltzatua izan zena, bere herrikide judu kolaborazionista eta hipokritei aurre egiten dien Jesusen elizan sinesten dut, sinetsi nahi dut. Sinesten eta islatzen dut mundu hobe baten eta emakumearen berdintasunaren aldeko apustua egin zuen eliza hartan, elkartasuna, justizia, askatasuna, poza, berdintasuna, anaitasuna, baikortasuna eta bizitza osoa aldarrikatu zituen eliza hartan.

Uste dut sinets eta isla dezakedala jazarrien, behartsuen, zapalduen eta baztertuen alde egin zuenaren elizan. Jesus on, errebelde, inkonformista, justu, bizi, alai baten elizan sinesten dudala uste dut, askatasunaz, poztasunaz, konpromisoaz eta etorkizun partekatuez hitz egin zuena. Uste dut sinistu dezakedala Jesusen, goitik behera berdintzen dituen Jesusen elizan, inolako estalki eta erreserbarik gabe, denok, gizon eta emakume, emakume eta gizon, guraso, lagun eta anai-arreba berdintzen dituen elizan. Haiek. Emakume eta gizonok. Hemengook eta hangook. Hala bedi adiskidea. Bai.