Síguenos en redes sociales:

Zirrikituetatik begira

José Manuel Bujanda

Eskerrik asko!

Eskerrik asko!AI

Otsailaren 28an Alabamako gobernadoreak Rocky Myersen heriotza zigorra kommutatu zuen baldintza gabeko espetxealdi iraunkorragatik.

Alabamako estatuan heriotza-zigorra indargabetzeko Amnistia Internazionaleko koordinatzaileen TJ Riggsek honako hau adierazi zuen berria jakin bezain laster: “Ospatzen ari gara Ky Ivey Alabamako gobernadoreak Rocky Myersen heriotza-zigorra kommutatu duela, are gehiago estatuak exekuzioaren data ezartzeko prozesua hasita zuenean. Heriotzaren korridorean 30 urte baino gehiago eman ondoren, une hori ezin izan zen beraz egokiago iritsi.

AEBetako justizia penalaren sistema izugarri eskasa da eta baita guztiz diskriminatzailea ere,eta Rockyren kasua gabezia horietako askoren enblematikoa da. Ivey gobernadoreak heriotza-zigorra kommutatzeko gaur hartutako erabakia o lehen urratsa da Myersenentzat eta, noski, baita bere familiarentzat. Heriotza-zigorra zigor krudel, anker eta laidogarriaren adierazle gorena da.

Ivey gobernadoreari eskatzen diogu Estatuko gainerako exekuzio guztiak geldiarazteko eta kasu guztietan berrikusteko, baita hamabi pertsona baino ehiagorentzat ere, Rocky bezala, heriotzaren korridorean jarraitzen dutenak, baliogabetze judizialaren orain debekatutako praktikaren bidez kondenatuak izan arren.

Amnistia Internazionalak Rocky Myersen alde egin du aspalditik eta eten gabe beste pertsona eta erakunde askorekin batera. Eskertzekoa da Alabamako, AEBetako eta munduko ehunka mila ekintzaileri, haien alde jardun baitute gutunak bidaliz, telefonoz deituz eta eskaerak sinatuz.

Eskerrik asko. Egia esan, nire aita zenak askotan esaten zidan hizkuntza guztietan badaudela hiru hitz, hiru esanahi, hiru kontzeptu, hiru desio, hau da: mesedez edo faborez, barkatu, eskerrik asko edota milesker. Irakurle estimatua, Rockyre izenean eskerri asko gizatasun apurtxo izan duzuenoi.

Mundu hobe bat posible da. Guztion auzolana beharrezkoa. Gora itxaropenaren humanismoa. Bai, horixe, eskerrik asko!