Aitortu behar dut ez nuela espero udan zehar gertatzen ari diren Ertzaintzaren aurkako indarkeriazko gertakarien kateatze hau, Hernani, Beasain, Ordizia, Azpeitia, Gasteiz... Orain arteko punturik gorena, Erakundeari berari eta Segurtasun Sailburu Bingen Zubiriari egindako mehatxuak, heriotza-mehatxuak.
Egiletza ezagutzen ez dela esan liteke, baina ebidentziak tematak dira eta ondo ezaguna dugun patroi bat dagoela adierazi dute: batzuek jardun egiten dute, besteek zabaltzen dute eta guztien nagusiek, beso politikoa, Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren edozein jarduketa probokaziotzat jo eginez, gogoa berotzen diete. Betikoak, betiko martxan: Ertzaintza disparaderoan birkoktzen ari dira kriminaltzat salatuz. Ba, duela urtebete pasatxo, norbaitek “Ertzaintzaren jatorrizko espirituaren” defendatzaile sutsua bere burua adierazi zuen publikoki, honako hau adieraziz (sic) “Polizia-kidego hori berreskuratu behar dugu eta duela 40 urte nahi genuen lekura eraman: polizia demokratikoa, euskalduna eta herri honen zerbitzura”.
Hara! Ba 15 ertzain eraildako eta ehunka larri zauritu izan dira, jazarrita, bizitza hautsia, zipaioa, entzun, pim-pam-pum lelo euskaldun peto-petoaren erritmoaz. Eta nola ez, lehen aipatutako norbait hori, Sortuko lider berritsu Otegi jauna, hamarkadetan zehar gorra, itsu eta mutu. Laburbilduz: koldarra beti, orduan eta gaur.
Herri honen alaba naizen aldetik, polemika erraz inolako asmorik urrun, Ertzaintzaren historia, duintasuna eta izateko arrazoia, baita egiten duen egundoko lana, zuzen eta konplexuri gabe aldarrikatzen nahi dut berriro, gaur berriz ere zera azpimarratuz: plaka bakoitzaren atzean baloratze, errespetatze eta errekonozitze merezi duen gizarte honen zerbitzurako istorio bat dago. Ertzaintzak, gure Polizia, demokratikoa eta euskalduna, askatasunaren alde eta faxismo intolerantearen zantzu guztien aurka borrokatzeko konpromisoa mantentzen jarraitzen du, zeinahi delarik ere haren siglak edo banderaren kolorea. Duela 40 urte bezalaxe. Esana dago.