Ikasturte berria, bai. Gazteagoa nintzelarik horrelako zerbait idatzi nion zegokionari. Nire ardurenetako zerbait zen, besteren artean. “Gure ustez, orokorki eta zoritxarrez, somatzen dugu ikasleek urtetik urtera gero eta jarrera desegokiagoak izaten dituztela bazkaltzeko orduan. Ikasle txikiek batez ere, normalean, altuegi hitz egiten dute eta bazkaltzen ari direnean abesten eta jolasten e.a. dihardute. Hori dela eta, maiztasun sarriegiz, monitoreek txiribitoa jo behar izaten dute baxuago hitz egin dezaten, baina egia esan, normalean, alferrik izaten da. Monitoreek aurten eta askotan, haurrak eraman dituzte antzokira isiluneak bilatu nahian. Batzutan alferrik izaten da eta ez dute ezer lortu.

Monitoreen esanetan, txikiak (HH4-5 eta LH1) dira zarata gehien egiten dutenek. Beste aldetik, 4.DBHko mutilekin batezere kurtso hasieratik eta gabonak tarte arazo latzak izan ditugu eta jangelatik etxera kanporaketa dexente izan ditugu ere. DB3ko zenbait mutilekin hainbat arazo sortu zaigu portaerari dagokionez, gaizki esanak eta borrokak izaten dituztelako beraien artean eta haur txikiagoekin (5 eta 6) eta askotan erantzun desegokiak eta harrokeriz beteta izaten dituztelako langileekiko. Irailean “gripea” zela eta kontu gehiago izan dugu esku garbiketako kontuan, halaz ere, Ikasle txikiek eskuak garbitzen dituzte bazkaldu aurretik.

Bestetik, hortzak garbitzerakoan LH6 arte ez dugu arazorik izan. DBHko zenbait neskek ere hortzak garbitzen dituzte egunoro. Puntu honetara iritsita, beste zera adieraziko nuke: interesgarria litzateke ikasturte hasieran ohartxo bat gurasoei bidaltzea esanaz betiere, hiruhilabetero, hasieran, hortz eskubilo berria ekarri beharko luketela (eta guk zaharrak bota egingo genituzke). Ikasle txikien portaera ona da, eta monitore eta langileak errespetu osoz tratatzen gaituzte. Gure erronkarik garrantzitsuena zarata da. DBHko ikasleen portaera, nahiko desegokia izan da orokorrean, hala ere, salbuespen dezente izan dira, izan ere”.

Jarraituko du, noski !