otsa sortzen dituzte lerro-buru batzuek; lotsa estratosferikoa. Telebistakoak zein paperezko titular batzuk ez dira ondo ulertzen. Batzuetan inolako beldurrik gabe haizatzen dute miseria morala. Ondoriorik dago? Ikusten denez, ez. Batzuk entzun ditu nik, eta barruko amorrazio batek inarrosi nau.

Joan de urtetik hona milaka hildako, milaka langabetu, ehunka etxegabetu, eta pobreziak gora jo du tai gabe. Panorama iluna genuen, hondamendi betierekoa, izan ere, pronostiko guztiek triskantza sozio-ekonomiko mundiala iragarri egiten zuten. Bada, zer diren gauzak! Badirudi enpresa esparru asko aberastu egin direla denbora-tarte horretan, beste asko goseturik, desolaturik eta deseperaturik zauden bitartean. Inguruko familia askok hileko zorrak ordaintzeko beste ez dute, eta Endesa eta Iberdrola bezalako makroenpresa putreek sekulako irabaziak lortu zituzten joan den urtean, pandemia jotzen ari zen bitartean. Zenbat? Ia 5.000 milioi. Ez al da lotsagarrizkoa?

Hilabete haietan guztietan, ezinezkoa zen ohikoak ez ziren neurriak hartzea? Adibidez, fakturen tasa gutxitzea, hilaren amaierako zenbaki gorrien dantzarekin ez zoratzeko? Badirudi ezetz, askoz garrantzitsuago da milioiak eta milioiak irabaztea Endesak egin duen bezala (joan den urtean baino zortzi aldiz gehiago). Badakizue PPko Aznar hark pribatizatu zuenetik argi-indarraren prezioa ia %80 igo dela? Portzierto, PPko nagusi horrek politika abandonatu zuen eta enpresa horretan aritu da lanean, poltsikoak diruz betez eta betez.

Bitartean, pobrezia energetikoa ere gorantz doa, eta ia miloi eta erdi etxek ezin dute diru hori xahutu ezta kalefaziotarako ere.

Entzun dudan beste titular bat, hau: "Hil arteraino torturatu zituzten. Beren hilobia zularazi zituzten eta tiro bat eman zieten (€). Poltsa transparentea izango da, kanpoan bizitza dagoela sendi dezan, hiltzen den bitartean". Gero ekimen dantesko hura burutu zutenak kondekoratuak izan ziren, eta gora egin zuten maila militarrean.

Erabateko demokrazian bizi garela dioen Espainiako gobernuak mutu dirau. Miseria morala.