CORONAVIRUS
Navarra detectó el jueves 42 nuevos casos de Covid-19
Zirrikituetatik begira

Heziketa

08.05.2021 | 03:30

Uste dut Xabier Muguruzaren kanta bat dela "nekatuta nago, nekatuta gaude" dioena. Nekatuta nago, nekatuta gaude pandemiarekin, baina, hala ere, olatuak beheranzko joera nabarmenagoa har dezan eutsi eginen nioke orain arteko neurri zorrotzei, osasun sistema ez kolapsatzearren, osasun langileak atseden har dezaten eta heriotz gehiago ekiditeko. Ez naiz epidemiologoa jakina, baina bai herritarra.

Lehendakaria ere ez naiz, eta, hartara, erabat ulergarria iruditu zait Iñigo Urkulluk Pedro Sanchezi egindako Alarma Egoera luzatzeko eskaera. Ez zaidana horren ulergarria egiten ordea zera da: behin Sanchezek ezezkoa emanda, arrazoi taktiko-politiko hutsengatik, zergatik ez dion eskatu EAEn Alarma Egoera luzatzea, Konstituzioak bakarrik lurralde baterako egin ahal izatea jasotzen baitu. Berriz ere, arrazoi taktiko-politikoak: Urkulluk ez du gure nekeak sortu haserrearen itu bilakatu nahi. Ulergarria. Ardurazkoa? Neurri zorrotzek, etxeratze aginduak, esaterako, pandemiarentzat onak direla uste badu, ez oso. Zentzu horretan Alarma Egoeraren ez luzatzearen ardura Pedro Sanchezi egoztea, lehendakariak egin bezala, erdi gezurra esatea da, edo nahi bada, egia erdia.

Nekeak eraman ditu bai Sanchez bai Urkullu orain epaileak botere betearazle-tzat izendatzera, eta epaileek, arrazoiz, erantzun dute haiek epaitzeko boterea direla, eta hori baino ez dutela egingo, epaitu. Eta argi dago, etxeratze agindua oinarrizko eskubidearen urraketa denez, ezin da Alarma Egoerarik gabe ezarri.

Pandemia hau denontzat izan da berria. Eta alde horretatik ulertzen dut agintarientzat ere berria izanik, hanka askotan sartzea, lehen baietz esandakoan orain ezetz esatea, nahasmena. Baina hartzen dituzten erabakien arrazoiak ez azaltzea eta hanka sartutakoan onartzeak eta inoiz barkamenik ez eskatzeak sutu egiten nau. Gure agintariek ahuleziatzat dute hori, baina, nago indarraren erakustaldia dela. Denon nekeak sortutako haserrearen beldur direla esan balute, nik ulertuko nien. Herritarrok hezitzeko aukera galdu bezala ikusiko dugu pandemia hau urte batzuetara.

Más información

noticias de noticiasdenavarra