ezkuntza da bereziki edozein gobernuk derrigorrez zaindu eta bermatu beharreko esparrua, etorkizuna bera baitago jokoan. Eta nire iri-tzi apalean politikaren zelai lehian legitimoki gertatzen den gobernua eta oposizioaren arteko liskarretatik kanpo geratu beharko litzatekeen esparrua hain zuzen, garrantzi-tsuegia baita politikaren jolasean jostailu gisa erabiltzeko.

Aurtengo ikasturtea ere ez da bide erraza izango, korapilatsua baizik agian, Covid 19a zoritxarrez hortxe baitugu zelatan-prest bere atzapar zorrotz pozoinduak ustekabean nori zulatzeko prest.

Nik beti pentsatu izan dut hezkuntzan malgutasuna, zuhurtzia, eskuzabaltasuna, jakituria, begirada luzea, ardura eta prestutasuna ezinbestekoak direla zeregin apasionatu honetan. Inor ez da soberan, guztion arteko auzolana eta konpromiso eraginkorra behar segregazioa eta aniztasuna, berdintasuna, hezkidetza, euskararen tratamendua, elkarbizitza, ebaluazioa, berrikuntza, hezkuntzaren modernizazio eta berritzea e.a lantzeko orduan.

Denon zeregin eta ardura, zeren guztiok jasoko ditugu bihar onurak, gizarte osoak eskuratuko ditu emaitza aberatsak, zalan-tzarik ez. Gelak oso laster beteko zaizkigu ume, nerabe eta gaztez.

Zaratak, garrasi eta algarak aztoratuko dituzte ikastetxeetako pasillo eta ormak, leihoak eta ateak irekiko dira. Askorentzat uda aurreko lagunak ikusteko aukera, beste batzuentzat sozializazio bidean emango dituzte bere lehen urratsak, malko artean agian. Etorkizuna eseriko zaigu gure geletako mahien aulkietan.

Onenak emateko garaiak, etorkizuna ari gara lantzen, zorterik onena beraz ikasle eta gurasoei, irakasle, zuzendaritza eta langileei, hezkuntza komunitate eta hezkuntza eragileei, eta era berean zorte on Hezkuntza saila osoari bere helburuak lortzeko ibilbide eta nahian. Ez dezala inork ezertan etsi. Ekin eta jarrai diezaiogun erronkari asmoz, jakitez eta ardura kolektiboz. Irakaslea izan naiz urtetan eta maite izan dut biziki nire lana. Bene benetan.