auza pila bat lapurtu digu pandemiak: ezinbestekoak, galtzean bakarrik baloratzen jakin izan ditugunak, baita gerorako geldirik geratu diren gure normaltasunari itsatsitako hamaika une ere. Hauen artean, traineru-denboralditan arraunzaleok bizi eta partekatzen dugun giroa dago: adin eta jatorri guztietako milaka zale beren kluben kamisetekin jantzia, bakoitzaren koloretarekiko grina eta haien arteko anaidetasuna guztion nortasun-ezaugarria bihurturik. Eta horrela, estropadaz estropada.

Joan den igandean, Donostian egon ginen, beste inongoren bat gutxietsi gabe, Arraunaren Olinpiada deituriko Kontxako Bandera jokuan zegoela eta. Hiri osoa gainezka egiten duen ohituriko jendetza koloretsua falta sumatu banuen ere, traineruek eskaini ziguten egundoko ikuskizuna ez dugu errez ahaztuko: emakumezko txandan, Arraun Lagunak taldekoren eskuz, hiriko Bandera Donostian geratu zen 71 urteren ondoren; gero, gizonezkoan, Santurtziko Soteraren eta Hondarribiko Ama Guadalupekoaren arteko lehia sekulakoa izan zen ere. Eta 36 urte pasata, azken hiru urteotako Bandera irabazi zutenei gaindituz, santurtziarrak nagusiak izan ziren 48 ehunengatik soilik. Itzela...

Hala eta guztiz ere, beste askoren artean, irudi pare bat gogorarazten dut: Alde batetik, Joseba Amunarrizen irudia, 2002tik Ama Guadalupekoako patroi titularra, arraun-garaipen pilakin, Kontxako lau Banderakin eta, Hondarribiko Arraun-Elkartearen alde milaka lanordukin, herriaren nortasuna adieraziz. Bestaldetik, Soterako arraunlari baten irudia, traineruan zutik garaipena lortu ondoren, hunkituta, zerura muxu bat botaz. Traineru-igande istoriko honetan oso-oso zoriontsua izango zen duela urtebete utzi gintuen tipo jatorra eta zintzo batentzako muxua zela bat batean jakin nuen. Bertan -Josebak primeran ulertuko nauela jakinez- Hondarribiko nire bihotz berdean ate bat zabaldu nuen Santur-tziko lagunekin batera Josu Ugartetxearen oroimenaz topa egiteko.

Beraz, aurtengo Kontxako trapua, ene lagun maitea, zurea da. Agur!