uela gutxi irakurrita: zerua eta infernua ondoko gelak dira bankuentzat. Gehitu ditzagun biktimismoa eta harrokeria eta eraikinaren solairu nagusia osatu egiten da. 2008ko finantza-krisiak gorpu asko utzi ditu atzean: mota guztietako trikimainak, ustel gehiegi hain kondena gutxirentzat eta handiek jandako arrain txiki pila bat. Bankako familia askoz ere murritzagoa da gaur egun. Krisia gainditzeko estrategiak kostuak murriztea eskatzen zuen, bulegoak itxiz, langileak kaleratuz eta pertsonekiko harremanaren ordez digitalizazioaren hoztasuna ezarriz. Aldi berean, zerbitzuen prezioa eskandaluz garestitu dute, komisio famatuak. Horrela, hamarkada t’erdi pasata, bankuak prest daude jada egindakoaren fruituak jasotzeko: 2021ean, Ibex 35-ko bost firma nagusi -Santander, BBVA, CaixaBank, Sabadell eta Bankinter- 20.000 milioi euro inguruko irabaziak izan zituen, 2007-az geroztik handienak. Dena den, negozio ororen oinarria konfidantza da, sinesgarritasuna, eta ez dago onurarik erorketa askean ospea manten dezakeenik. Egun hauetan, lelo xinple ta eraginkor batek lagunduta -Zaharra naiz, tontolo ez- herritar bakar batek Banka eta finatza-arduradun politikoak iritzi-publikoaren ispiluan jarri ditu. Bere ekimenarekin milaka sinadura lortu du, baita arreta mediatiko izugarria ere. Hainbesteraino non Gobernuko ekonomia-presidenteordea den andereak berak, protagonistarekin behar zuen argazkia prentsa aurrean lortuz, ‘ezusteko’ elkatze eragin baituen. Eta bankoek publikoki botatako mea culpa horra hor ere, marketin eragiketa hutsa izan arren. Primeran dakitelako gomendioak besterik ez dutela jasoko, inolako agindurik ez, bankoak saltzen ari diren neurriak interes argi batetik dariote bezero berrien eskuratzeko lasterketaren buruan jartzea. Goliath-en aurkako Davidek eusten duen borroka oso irudi indartsua da. Baina erraldoia abailtzeko punteria bikaina baino zerbait gehiago behar da: determinazioa. Eta Bankako solairu-nagusian beste hirugarren gela bat sortaraztea: panikoarena. Lortuko?