uskarak Euskadiko EAEn sekulan ez du ezagutu gaur bizi duen egoera: inoiz baino hiztun gehiago ditu eta proportzio handienak gazteen artean...baina baita noski erronka eta zailtasun berriak ere euskararen erabileran eremu ez-formal eta formaletan. Eta egoera horren oinarrian, lege-babes egoki bat, euskara sustatzea ardatz duen hizkuntza politika baliabidez behar bezala hornitua, eta batez ere gainerako faktoreen gainetik herritarren atxikimendua.

Eta horren guztiaren lokarri gisa adostasun politiko sozial zabal eta sendo bat. Horra ba urte luze hauetako arrakastaren giltzarria. Baina jakina denez hizkuntza baten biziberritze prozesua, gizarte prozesu gehienak bezala, konplexua da, izkina asko dituena, gorabeherak barne. Garai bakoitzak garaiko bere erronka propioak ditu, baita hizkuntzen biziberritze bilakaeran ere.

Askotan arazo zaharrek horretan bertan diraute eta halaber baita sortu arazo eta erronka berriak ere. Inoiz baino euskaldun gehiago, inoiz baino familia gehiago beraien tartean seme alaba euskaldunak dituztenak gurasoen erabakiz, etorkizunari begira beraz inoiz baino gazte gehiago euskaraz dakiena.

Bestalde, esku bete lana dugu etengabe sortuz doazen gune berri eta ugari horietan euskararen erabilera areago-tzen. Hazkundeari lotutako galdera berriei erantzun behar beraz: gaurkoan euskararen erabileraren erronkari aurre egin beharra. Eta uste dugunok euskara guztiona dela, euskal gizarte osoarena alegia, denok gaude bere sustapenean eta erabileran lan egitera deituak, zeinahi delarik ere gutariko bakoitzaren euskarari buruzko pertzepzio eta bizipena. Euskararen elebitasun guztiz orekatuago eta finago izanik helburua. Garai berriek modu eta errezeta berriak. Eta ikuspuntu irekiak elebidun gero eta orekatuago baten bidetik. Inork ezer patrimonializatu gabe eta elebakartasunaren amets eroak hauspotuz. Normaltasunean, eztabaida eroso, kontraste lasai, auzolan eta lankidetzan. Horra geure euskararen zelai berdaderoa. Bedi bada.