rudi batzuek min egiten digute. Beste ba-tzuek, ordea, kontsolatu egiten gaituzte. Zenbat irudi gogoratzen ditugun, zenbat argazki gure buruan: norbaitekin igarotako une bat, paisaia jakin batean sentitutako emozio bat, grabatuta geratu zitzaigun keinu bat... Irudien edukiontzi bat gara eta irudiok batzuetan abisatu gabe erasotzen gaituzte. Irudi bat pizten da gure buruan eta denboran egindako bidaia baten bidez ahaztuta uste genuena berreskuratzen dugu.

Batzuetan, gordetzen ditugun irudiak guztiz dekodifikatu gabe egoten dira; emozioak dira, ez dira sentimendu izatera pasatu, ez diegu izenik eman. Batzuetan urteak igaro behar izaten dira emozio horiek definitzeko, irudiek zen-tzu bat hartzeko, haien itzulpena egin ahal izateko. Baina denbora horretan guztian gurekin egoten dira, hor daude, gure garunaren zokoren batean gordeta, eta nahikoa da usain bat, melodia bat edo leku batera itzultzea haiek pareta zuri batean pizteko, gure garaiko umeek desiratzen genuen Cinexin haietako baten bidez bezala.

Ustekabean pizten diren irudiak batzuetan zoragarriak dira; beste batzuetan, berriz, mingarriak eta abisatu gabe etortzen dira. Egun hauetan, Ukrainako gerran hainbeste umeri bizitza osorako grabatuta geratuko zaizkien irudietan pentsatzen dut, baita kasu gutxiago egiten diegun beste gatazka batzuk paira-tzen dituzten hainbeste umek barruan dituzten horietan ere. Imajinatzen dut trauma batek nola utzi dezakeen norbaiten barruan itsatsita hainbat irudi, haurtzaroan abusuak jasan zituzten neska-mutilei adibidez, urteak behar izan dituztenak irudi sekretu batzuk azaleratzeko; edo bortxaketa baten biktima den emakume bati.

Horma zuri baten proiektatuta agertu eta desagertzen diren hamaika irudiz osatuta gaude. Norbaiten bizitzan intentsitate handiko zerbait gertatzen den bakoi-tzean, batez ere oraindik haurra bada, betiko iraungo duten irudiak sortzen zaizkio. Gauzak ez dira gertatzen gerta-tzen diren unean bakarrik. Grabatuta ditugun irudiak ikustea, gogoratzea, une horiek behin eta berriz bizitzea da.