Sua Enparantza (Donostia, 2003) umetatik ibili da “arte munduan”. Antzerki munduan hasi zen eta ondoren telebistara egin zuen jauzi ETB1eko ‘Irabazi arte’ telesailarekin, protagonista papera izan zuen bertan. Gaur egun, Kukai Dantza konpainian dantzatzen du Enparantzak. Musika oso gertu izan du beti eta gitarra zein ukelelea jotzen ditu bere denbora librean.

  • Abesti bat: ‘Ez gara betirako’ (Xsakara)
  • Musikari bat: Herenegun
  • Liburu bat: ‘Si tú quieres te bajas la luna’ (Luna Javierre)
  • Antzezlan bat: ‘Maitasunaren itxiera’
  • Film bat: ‘Captain Fantastic’
  • Kultur espazio bat: Donostiako Victoria Eugenia antzokia