Amaiur Goikoetxea Flores (Altsasu, Nafarroa, 2004) musikaria eta dantzaria da. Txikitan Altsasuko Musika eta Dantza Eskolan eman zuen izena eta bertan piano ikasketetan trebatu zen. Horrez gain, euskal dantzetan eta Irantzu Gonzalez Dantza Eskolan dan-tza garaikidea dantzatzen ere aritu da. Egun, Ikus entzunezko Komunikazio Gradua ikasten ari da, Mondragon Unibertsitatean.
Amaiur Goikoetxearen kultur gomendioak
Abesti bat: Otrolado (Margarita Quebrada + Merina gris) eta Gezurtientzat (Tapia eta Leturia).
Musika talde bat: Skabidean.
Liburu bat: Karena (Alaine Agirre).
Disko bat: Zerua orain.
Film bat: Warhorse (Steven Spielberg).
Kultur espazio bat: Gasteizko Jimmy Jazz.
Musikari dagokionez, herrian sortutako Elektrokela elektro txarangan abesten hasi zuen ibilbidea taldea modu ez formalean hasi arren. 2023ko urte hasieran, elektro txarangako kide duen Ekainekin Ganibet taldea sortu zuen. Musika elektronikoaren bidez hainbat euskal abestien bertsioak sortu zituzten hasieran, eta egun, beraien abesti propioak sortu eta jotzeari ekin dute.