Síguenos en redes sociales:

Lehenengo inauteriak

Euskal Herriko inauterien inguruan hitz egiten denean, gehienetangure herriko ospakizunaz hitz egiten da. Hori horrela, Iturengoinauterien inguruan berri izan dezazuen, hona hemen hauen bilakaera

Lehenengo inauteriak

Inauteriak asko aldatu dira lehengotik oraingora. Lehen mutilakbakarrik ateratzen ziren besta egitera eta neskak egunez dantzaegitera ateratzen ziren eta ilundu baino lehen etxera joan beharraizaten zuten.

Egun guztian, joareak jotzen ibiltzen ziren, bazkaldu egitenzuten ostatun eta kafea hartzen etxez etxe ibiltzen ziren. Bigazte (Iturengoek danbolin nagusia eta Aurtizan giltzariak) inauteakprestatu egiten zituzten, urtero aldatzen ziren. Asteazkenean(Austerri egunean) kontuak egiten zituzten eta etxez etxez neskakdiru eske ibiltzen ziren. Mutilak, Santa Luzian neskari turronaematen bazion, neskak inauterietan piperopila ematen zion.

Mozorroak oso gaiztoak izaten ziren. Edozer gauzarekin edo harrapatzenzutenarekin jendeari mina egitera joaten ziren eta jende osogutxi joaten zen plazara, denak beldurtuta egoten zirelakoz.

Aurpegia trapu zaharrekin estaltzen zuten eta arropa zaharrekinmozorrotzen ziren, maskarak ez baitziren izaten orduan. Oso karrozagutxi izaten ziren eta orain baino landuagoak izaten ziren.

Zubietan joareek laixterka jotzen ziren eta Ituren eta Aurtitzanoinez jotzen ziren. Periko Monako zenak, Zubietara joan zen bizitzera,zubietarrei joareak iturendarren erara jotzen erakutsi zien.

Buruan ez zuten ttuntturrua erabiltzen, txapelarekin jotzen zirenjoareak azpiko gonarik gabe, galtza urdinik gabe… eta edozerarroparekin jotzen ziren gerriko larruarekin. Lehengo garaianjoareak ez ziren egunez jotzen, arratsez jotzen ziren.

Franko garaian inauteriak egiten ziren, baina ez inauteri egunetan,debekatua zegoelako, gordeka egiten ziren.

Lehen ez zen kanpotarrik etor-tzen, ez zekitelako hemengo inauteriaknoiz ziren.

Eskolako inauteriak

Inauterietako ostiralean, Iturengo eskolan inauteriak ospatzenditugu. Bazkaria, Iturengo ikasle guztiak egiten dugu. Iturengoganbaran egiten dugu. Gero haur bakoi-tza nahi dutenez mozorrotzendira. Mutil eta neska batzuk joareak jotzen dituzte eta herrianbarrena desfilea egiten dute. Joareakjartzera herriko gizon batzuketortzen dira. Ikasle batzuk trikitixa eta pandereta jotzen duteherrian barrena. Herriari buelta eman eta guraso elkarteak txokolateaprestatzen du. Laurak aldera haur bakoitza mozorroak prestatzerajoaten da.